Karmeldar

erlijio ordena katoliko bat

Karmeldarrak XII. mendean sortutako erlijio ordena da. Bartolo deuna eta ermitau talde bat, Elias profeta eredutzat hartuz, Palestinako Karmel mendian bizitzen jarri ziren (Karmel hitzak lorategia esan nahi du).

Karmengo Ordenako armarria

Eias profetarengandik egiazko Jainko Biziaganako nahia jaso dute. Beraien armarriko leloak ere horixe dio: Zelo Zelatuz Sum Pro Domino Deo Exercituum (Gudaltaldeen Jainko Jaunaganako irrikak erre egiten nau).

Beraien gelen erdian eliza eraiki zuten Ama Birjinari eskainia. Horregatik Karmengo Andra Maria beraien zaindaritzat hartzen dute, eta beraien ordenaren izen zehatza Ordo fratrum Beatissimae Virginis de monte Carmelo edo Karmel mendiko Andra Mariaren anaien ordena da. Jerusalengo patriarka Albertok 1209an araudia onartu zien, gaur egunera arte bere horretan dirauena. Araudi honen arabera, karmeldarren bizitzak oinarri hauek ditu: kontenplazioa, Biblia hausnartzea eta lana.

Eskapularioa

1251ko uztailaren 16an San Simon Stock karmeldarrak Andra Mariaren eskutik Karmengo Eskapularioa jaso zuen. Gertaera honek indar berezia eman zion ordenari, bereziki Lurralde Santutik irten eta Europan zehar hedatu behar izan zenean.

Karmeldar Oinutsak

 
Karmeldar oinutsen armarria

1562tik aurrera Teresa Avilakoak eta Joan Gurutzearenak Karmel ordenaren erreforma bultzatu zuten. Karmeldar oinutsen monasterioak zabaldu zituzten, Karmel mendiko ermitauen eredua jarraituz: norbere bizitza osoa Jainkoagan zentratu eta apaltasun eta txirotasunez bizi.

Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraileak (Lehenengo ordena), monjak (Bigarren ordena) eta seglarrak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel seglarra).

Karmeldar seglarrak

Aitzinako Hirugarren Ordenako jarraitzaileak. Karmeldarren karisma jarraitzen dute beraien familia eta eguneroko zereginetan. Bizitza San Albertoren erregelan oinarritzen dute, 2003an onartutako konstituzio batzuen arabera. Ordenaren baitan adar garrantzitsua dira, ebanjelioaren eta Zoriontasunen bertuteak landuz bizi dira (kastitatea, txirotasuna eta obedientzia).

Karmeldarrak Euskal Herrian

  • Fraideak

- Bilbo - Sestao - Zornotza - Markina-Xemein - Eibar - Altzo - Gasteiz - Donostia - Iruña - Alesbes-Villafranca - Korella

  • Mojak

- Getxo - Meñaka - Zaldibar - Zumaia - Zarautz - Donostia - Azkoitia - Hondarribia - Lesaka - Donamaria - Lizaso - Iruña - Korella - Agurain - Gasteiz - Murgia - Urduña - Betoño - Baiona

Ikus, gainera