Edukira joan

Baratxuri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
Baratxuriaren jatorrira atzera egin nahi badugu denboran dezente atzeratu beharko gara. Jatorriz, Asia erdialdeko landaretzat jotzen da, K.a 4000. urtean landatzen zen jada Txinan eta 3000.urtean Mesopotamian. Ondoren, Egiptora zabaldu zen eta bere erabilera eremu mediterraneora hadatu zen. Herodotoren arabera (Kristoren aurreko V. mendea), Gizeh-ko piramidea eraikitzeaz arduratzen ziren esklaboak baratxuriekin elikatzen zituzten, eta, gainera, egiptoar hieroglifikoetan ere jaki oso ikusia zen hau. Haien arabera, indarra eta kemena ematen baitzien.
Baratxuriaren jatorrira atzera egin nahi badugu denboran dezente atzeratu beharko gara. Jatorriz, Asia erdialdeko landaretzat jotzen da, K.a 4000. urtean landatzen zen jada Txinan eta 3000.urtean Mesopotamian. Ondoren, Egiptora zabaldu zen eta bere erabilera eremu mediterraneora hadatu zen. Herodotoren arabera (Kristoren aurreko V. mendea), Gizeh-ko piramidea eraikitzeaz arduratzen ziren esklaboak baratxuriekin elikatzen zituzten, eta, gainera, egiptoar hieroglifikoetan ere jaki oso ikusia zen hau. Haien arabera, indarra eta kemena ematen baitzien.


Baratxuria historian zehar hebrearren, feniziarren, grekoen edo erromatarren jakia izan zen. Grezian, propietate magikoak ezartzen zitzaizkion baratxuriari eta jaki hau Ares gerraren jainkoari eskaini zitzaion. Gainera, espiritu txarrak uxatzeko ere erabilia izan zen.
Baratxuria historian zehar hebrearren, feniziarren, grekoen edo erromatarren jakia izan zen. Grezian, propietate magikoak ezartzen zitzaizkion baratxuriari eta'''iz''' jaki hau Ares gerraren jainkoari eskaini zitzaion. Gainera, espiritu txarrak uxatzeko ere erabilia izan zen.
[[Fitxategi:Chisinau garlic seller.jpg|thumb]]
[[Fitxategi:Chisinau garlic seller.jpg|thumb]]
Erroman, aldiz, grekoen Ares jainkoa, Marte jainkoaregatik ordezkatu zuten. Hau, gerraren eta laborantzaren jainko gisa identifikatzen zen, eta beraz, soldaduek baratxuria kontsumitzen zuten balioa eta kemena emateko, baita gladiatoreek ere.
Erroman, aldiz, grekoen Ares jainkoa, Marte jainkoaregatik ordezkatu zuten. Hau, gerraren eta laborantzaren jainko gisa identifikatzen zen, eta beraz, soldaduek baratxuria kontsumitzen zuten balioa eta kemena emateko, baita gladiatoreek ere.
21. lerroa: 21. lerroa:


== Etimologia ==
== Etimologia ==
Barazki honen izenaren historiaz jabetzeko lehenik eta behin haren familiaz jabetu behar gara. Hau Liliaceae familiakoa da, eta familiaren barruan ''Allium Sativum'' izena hartzen du. Izen honetan, ''All''-ek, beroa edo sutsua adierazten du eta ''Sativum'' latinezko jatorria du eta "landatua" esan nahi du.

Izen zientifikoa alde batera utziz, landare honen hizkuntza ezberdinetako izenak oso bitxiak dira eta askotan ez dute zerikusirik hizkuntza batetik bestera. Euskal Herrian esaterako, hasieran '''berakatz''' izenarekin ezagutzen zen. Berakatz, belar + latz izena hartzen du, hau da, gogorra, zimurra eta latza den belarra. Ondoren, '''baratxuri''' izena sartu zen, hau baratu/baratze + txuri hitz-jokotik dator, baratzetik ateratzen den landare txuria.

Espainian "'''ajo'''" hitza erabiltzen da. Hau, argi dago Latinetik gertuagoko hitza dela (''Allium)'' nahiz eta agian zenbait lotura izan ere Grekerarekin (''ἀλλᾶς)''. Hizkuntzaren aldaketen eta deribaketen ondorioz, ajo izaten amaitu zuen. Frantsesez ere antzeko zerbait gertatu zen, eta "'''Ail'''" esaten zaio.

Honekin bukatzeko, Ingelesean landare hau "'''garlic"''' izenarekin ezagutzen da eta Ingeles zaharretik dator: "garlēac", (gar + leek) hau da, lantza formako porrua.


== Landarea ==
== Landarea ==

11:09, 11 maiatza 2022ko berrikusketa

Baratxuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAmaryllidaceae
LeinuaAllieae
GeneroaAllium
Espeziea Allium sativum
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbaratxuri eta garlic oil (en) Itzuli


Baratxuria edo berakatza (Allium sativum) Allium generoko landare belarkara da. Tipula, tipulatx, porru eta tipulinaren familiako barazki biribil, txiki eta zuria da, aletan antolatutakoa. Erraboil motako barazkia da, eta 50 cm arte haz daiteke.

Asia erdialdean du jatorria, eta gutxienez duela 6.000 urtetik hona erabili da eskualde mediterraneoan, bai eta Asian eta Afrikan ere.

Sukaldaritzan askotan erabiltzen da. Halaber, herri-medikuntzan ere baliotsua da.[1]

Historia

Baratxuriaren jatorrira atzera egin nahi badugu denboran dezente atzeratu beharko gara. Jatorriz, Asia erdialdeko landaretzat jotzen da, K.a 4000. urtean landatzen zen jada Txinan eta 3000.urtean Mesopotamian. Ondoren, Egiptora zabaldu zen eta bere erabilera eremu mediterraneora hadatu zen. Herodotoren arabera (Kristoren aurreko V. mendea), Gizeh-ko piramidea eraikitzeaz arduratzen ziren esklaboak baratxuriekin elikatzen zituzten, eta, gainera, egiptoar hieroglifikoetan ere jaki oso ikusia zen hau. Haien arabera, indarra eta kemena ematen baitzien.

Baratxuria historian zehar hebrearren, feniziarren, grekoen edo erromatarren jakia izan zen. Grezian, propietate magikoak ezartzen zitzaizkion baratxuriari etaiz jaki hau Ares gerraren jainkoari eskaini zitzaion. Gainera, espiritu txarrak uxatzeko ere erabilia izan zen.

Erroman, aldiz, grekoen Ares jainkoa, Marte jainkoaregatik ordezkatu zuten. Hau, gerraren eta laborantzaren jainko gisa identifikatzen zen, eta beraz, soldaduek baratxuria kontsumitzen zuten balioa eta kemena emateko, baita gladiatoreek ere.

Europan, Erdi Aroan, berakatza ugari jaten zen jakia zen, baserritar eta nekazari jendeak jaten zuen bereziki. XV.mendearen amaieran, Espainiarrek landare hau Ameriketara eraman zuten Colon-en konkista zelarik eta oso ondo aklimatatu zen lurralde hartan.

Garai hartatik aurrera, baratxuria elementu oso ikusia eta garrantzitsua izan da sukaldaritzan eta medikuntzan eta hau argi ikusi dezakegu hainbat artelanetan erreflejaturik. Adibidez, Diego Velazquez-ek behin baino gehiagotan erabili zuen landare hau bere obretan ("La mulata" obran esaterako). Baita oso presente egon zen jakia izan zen XVII eta XVIII.mendean ere.[2]

Gaur egun, baratxuri barietate berri ugar daude eta munduko toki gehienetan landatzen den jaki bat da. Sukaldaritzan ezinbesteko jaki gisa har daiteke eta ekoizpen teknikak eta hazte-prozesuak oso zabalduta daude mundu guztian.

Etimologia

Barazki honen izenaren historiaz jabetzeko lehenik eta behin haren familiaz jabetu behar gara. Hau Liliaceae familiakoa da, eta familiaren barruan Allium Sativum izena hartzen du. Izen honetan, All-ek, beroa edo sutsua adierazten du eta Sativum latinezko jatorria du eta "landatua" esan nahi du.

Izen zientifikoa alde batera utziz, landare honen hizkuntza ezberdinetako izenak oso bitxiak dira eta askotan ez dute zerikusirik hizkuntza batetik bestera. Euskal Herrian esaterako, hasieran berakatz izenarekin ezagutzen zen. Berakatz, belar + latz izena hartzen du, hau da, gogorra, zimurra eta latza den belarra. Ondoren, baratxuri izena sartu zen, hau baratu/baratze + txuri hitz-jokotik dator, baratzetik ateratzen den landare txuria.

Espainian "ajo" hitza erabiltzen da. Hau, argi dago Latinetik gertuagoko hitza dela (Allium) nahiz eta agian zenbait lotura izan ere Grekerarekin (ἀλλᾶς). Hizkuntzaren aldaketen eta deribaketen ondorioz, ajo izaten amaitu zuen. Frantsesez ere antzeko zerbait gertatu zen, eta "Ail" esaten zaio.

Honekin bukatzeko, Ingelesean landare hau "garlic" izenarekin ezagutzen da eta Ingeles zaharretik dator: "garlēac", (gar + leek) hau da, lantza formako porrua.

Landarea

Baratxuria loreontzi batean edo beste landare batzuen artean landatu daiteke. Ez du bereziki espazio handia hartzen hazte-prozesu gehiena lurrazpian gertatzen delako. Baratxuria ez da hazi batetik sortzen, banako hortzetatik baizik. Baratxuri-buru batek, normalean, zortzi hortz ematen ditu, beraz, landare oso produktiboa da.

Landare hau udazken amaieran landatu behar izaten da hurrengo urte hasieran ekoizpen goiztiarra izan dezan. Hala ere, udaberrian ere landatu daiteke ekoizpen berantiar bat lortuz.

Baratxuriak lurrazpian landatzen dira, 5 zm-ko sakonera batean. Landare batetik besterako tartea 25-30 zentimetrotakoa izan behar du.

Lurraren azpian adar leun borobilak sortzen dira, metro batera irits daitezkeenak. Hosto lisuak sortzen zaizkio hamabost bat zentimetro luzerakoak, landarearen behealdean sortzen direnak. Gainera, zurtoinaren goialdean, loretxo txuri eta moreak hazten dira.[3]

Beraz, hauek dira fruitua jasotzeko orduan baratxuriaren landarearen zatiak: sustraiak (lurretik mantenugaiak hartzeko beharrezkoak), bulba (non burua eta aleak bertan dauden), zurtoina, hostoak (zurtoinetik irteten direnak) eta puntako loretxoak.

Germinazioari dagokionez, baratxuriaren haziaren germinazio-tasa nahiko baxua da, %40 inguru. Baratxuriaren erabilera horren hedatua izanik oso portzentai eskasa da eta iraganean espero da genetikoki hazi hauek hobetzea eta germinazio-tasak altuagoak izatea.[4]

Motak

Baratxuriaren aldaera asko ikusi dira historian zehar eta espezie ezberdin ugari ikus ditzazkegu gaur egun ere. Baratxuria munduko kontinente guztietan ekoizten da, eta bakoitzean desberdina da baratxuriaren fruitua. Bertako klimak, kokapen geografikoak edo erabilerak esaterako baldintzatu dezake landarearen itxura edota zaporea.

Hala eta guztiz ere, baratxuria lau mota nagusitan sailkatzen da:[5]

Baratxuri txuria

Beste aldaerek baino usain eta zapore leunagoa du eta baita ere estetikoki itxura dotorea du. Horregatik da mundu osoan zehar komertzializatua. Hego ameriketan, Europan zein Asian ere hazten dira.

Baratxuri morea

Barietate hau kalitate eta zapore handikoa da, eta beraz, merkatu nazionalean eta nazioartekoan estimatuenetakoa da. Aberastasun nutritibo handiko jakia da eta hori gutxi balitz propietate antibiotikoak eta farmakologikoak ere baditu. La Mantxako eskualdean landatzen da gehien eta Europar Batasunak eremu hontako baratxuri morearen kalitatea aitortu eta babestu egin du.

Baratxuri bioleta

Aldaera honek pikante ukitu bat du eta usain leuna, hori dela eta haren erabilera handia da sukaldaritzan, bereziki arrain eta itsaski plateretan. Bulba nahiko handia du eta marra moreak dituen azal txuri batez estalia dago. Oso zabalduta dago honen erabilera mundu guztian zehar: Hego zein Erdi Amerikan, Europan eta Asian.

Gaztaina-koloreko baratxuria

Tamaina ertain-handiko barietatea da, nahiko handia baina ale gutxikoa eta gaztaina-kolorekoa. Hau, azal txuri batez estalita dago eta gainontzekoak baino zapore pikanteagoa du gainera. Bereziki Espainian eta Argentinan ekoizten dira gehien.[6]

Ekoizpena

Erabilerak

Herrialde exportatzaileenak

Osagarri nutritiboak

Onurak eta kalteak

Errezetak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Haro Gracia, Ana. El ajo, un aliado de nuestra salud. .
  2. Francés Causapé, María del Carmen. (2012). [file:///C:/Users/baigo/Downloads/39451-Texto%20del%20art%C3%ADculo-48988-2-10-20121002.pdf Aspectos culinarios y farmacéuticos del ajo. ].
  3. (Gaztelaniaz) Fulder, Stephen; Blackwood, John. (1997-06). El ajo: Un remedio natural. Inner Traditions / Bear & Co ISBN 978-0-89281-580-7. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  4. Germinacion de Semilla Botanica de Ajo (Allium sativum L.) y obtencion de plantulas.. .
  5. Bulbificación de cuatro tipos comerciales de ajo (Allium sativum L.). .
  6. (Gaztelaniaz) «Variedades que trabajamos» www.fausti.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Kanpo estekak