Joan II.a Gaztelakoa
Joanes II.a Gaztelakoa (Toro, 1405eko martxoaren 6a -Valladolid, 1454ko uztailaren 22a), Gaztela eta Leongo erregea (1406 - 1454) izan zen[1].
Biografia
Henrike III.a Gaztelakoa eta Katalina Lancasterrekoa zituen gurasoak[2]. Aita hiltzean urtebete eta hamar hilabete besterik ez zituenez, ama eta Fernando aitona izan zituen erregeordeak, aitona 1416an eta ama 1418an hil arte.
Joanes ez zegoen gobernatzeko gai, ehiza, bertsoak edo torneoak nahiago zituelako. Gobernatzeko Álvaro Luna izan zuen kantziler Elisabet Portugalgoa haren kontra egin eta 1454an Valladoliden erail arte[3].
Juduen aurkako legeak atera zituen[4] eta 1431an Iusuf IV.a jarri zuen errege Granadako Erresuman.
Arbasoak
Joanes II.a Gaztelakoa | Aita: Henrike III.a Gaztelakoa |
Aitaren aitona: Joanes I.a Gaztelakoa |
Aitaren birraitona: Henrike II.a Gaztelakoa |
Aitaren birramona: Juana Manuel Gaztelakoa | |||
Aitaren amona: Leonor Aragoikoa |
Aitar birraitona: Petri IV.a Aragoikoa | ||
Aitaren birramona: Leonor Siziliakoa | |||
Ama: Katalina Lancasterrekoa |
Amaren aitona: Joanes Gauntekoa |
Amaren birraitona: Eduardo III.a Ingalaterrakoa | |
Amaren birramona: Filipa Hainaultekoa | |||
Amaren amona: Konstanza Gaztelakoa |
Amaren birraitona: Petri I.a Gaztelakoa | ||
Amaren birraimona: Maria Padilla |
Ezkontza eta seme-alabak
1418an Fernando I.a Aragoikoaren alaba eta bere lehengusina zen Maria ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:
1445ean alargundu eta Elisabet Portugalgoa ezkondu zuen. Seme bat eta alaba bat izan zituzten:
Erreferentziak
- ↑ Tituluak
- ↑ Porras Arboledas, Pedro Andrés; "Juan II, 1406-1454". Palentzia: La Olmeda, 1995. ISBN 84-8173-026-2
- ↑ Alfonso Franco Silva; "Las intrigas políticas de Juan Pacheco, del combate de Olmedo a la muerte de Juan II (1445-1454)". Anuario de estudios medievales, ISSN 0066-5061, 2007.
- ↑ Villarroel González, Oscar; "Capilla y capellanes reales al servicio del rey en Castilla: la evolución en época de Juan II (1406-1454)".España medieval, ISSN 0214-3038, 2008
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan II.a Gaztelakoa |
Aurrekoa Henrike III.a Gaztelakoa |
Gaztela eta Leongo erregea 1406 - 1454 |
Ondorengoa Henrike IV.a Gaztelakoa |