Edukira joan

Alitalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alitaliaren logotipoa

Alitalia — Compagnia Aerea Italiana S.p.A. Italiako airelinea nagusia, Alitalia izenaz ezagutzen dena.

Italierazko bi hitz hauek elkartuta dago osatuta izena: ali (hegalak) eta Italia.

Egoitza nagusia Fiumicinon du, Erroman.

Alitalia-Linee Aeree Italiane enpresak (lehengo Alitaliak) porrot egin zuenean, Alitalia — Compagnia Aerea Italiana S.p.A.k erosi zituen haren marka-, aireportu- eta bide-eskubideak eta hegazkin-flotaren zati bat, bai eta Air One konpainiaren aktiboak ere. Hala osatu zen, beraz, 2009an Alitalia berria.

SkyTeam aliantzako kide da. Negozio-zifra bost mila milioi eurotik gorakoa du, eta 12.500 langile inguru ditu. Urtean, 24 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen ditu.

Air One marka erabiltzen du kostu txikiko airelinea gisa, zeinak Milan-Malpensa baitu aireportu nagusi eta distantzia txiki eta ertainetako opor-bidaiak egiten baititu bereziki.

Flota

Airbus A321-100 (I-BIXF)

2010eko abenduaren 31n, 147 hegazkin zituen: kontinentearteko distantzietarako 20 hegazkin, distantzia ertainetarako 111 hegazkin eta herrialde barrurako 16 hegazkin:

  • 125 Alitalia aireontzi (4 A330-200, 6 B767-300, 10 B777-200, 12 A319, 52 A320-21X, 23 A321, 18 MD-80)
  • 6 Alitalia Express aireontzi (6 E170)
  • 1 Volare aireontzi (1 A320-214)
  • 5 Air One aireontzi (3 A320-216, 2 A320-214)
  • 10 Air One CityLiner aireontzi (10 CRJ900)


Hegaldiak

Afrikan:

Amerikan:

Asian:

Europan:

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alitalia Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak