Luiaondo
Itxura
Luiaondo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Luiaondoko Barrena kalearen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Aiara |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01408 |
Herritarra | luiaondoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′N 3°00′W / 43.1°N 3°W |
Luiaondo Aiarako udalerriko herririk populatuena da, herriburua Arespalditza den arren. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.005 biztanle ditu.
Laudio eta Amurrio artean kokatuta dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Hiriburuei dagokienez, Bilbotik 25 kilometrotara dago eta Gasteiztik 45 km-tara. Bilboko Renfe Aldiriak zerbitzuaren C-3 trenbideak (Bilbo-Urduña) Luiaondon geltokia dauka.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
529 | 541 | 607 | 685 | 825 | 925 | 980 | 1.005 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria, XVI. mendekoa, ikustekoa da eta monumentutzat izendatu dute.
- Maria Madalenaren eliza
- "Arbol Malato" delako zuhaitza hemen kokatuta zegoen, Bizkaiko Jaurerriko mugak zehazten zituena eta batzuen ustez herrialdeko armarrian agertzen dena zelarik. XVIII. mendean zuhaitza zegoen tokian harrizko gurutzea paratu zuten.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Maria Madalenaren eliza.
Luiaondotar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Garai (1528-1583), Buenos Aires hiriaren fundatzailea bertan jaioa izan liteke.
- Anuntxi Arana Murillo (1947-) antropologoa eta irakaslea. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan zen Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da. Orozko Haraneko kondaira mitikoak sakonki aztertu zituen bere doktorego-tesian[1] (Iparraldean euskaraz aurkeztu zen lehenengoa),[2] eta ondoren lpar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinei buruz ere liburuak argitaratu ditu. [3]
- Koldo Uriarte Aldaiturriaga (1950-) arkitektoa.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arana, Anuntxi, 1947-. ([1998]-). Orozko haraneko kondaira mitikoak : bilduma eta azterketa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-090-1. PMC 432705838. (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Arana Murillo, Anuntxi. «Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eraso, Idoia. (2018-01-02). «Euskal Herriko mitologiari buruz egiten diren interpretazio fantasiatsuek kezkatzen naute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz)Aiarako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)Luiaondoko argazki zaharrak[Betiko hautsitako esteka]
- Fotoalbum Flickr
Aiarako herriak | ||
---|---|---|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza |