Enrico De Nicola
Enrico De Nicola (Napoli, 1877ko azaroaren 9a - Torre del Greco, 1959ko urriaren 1a) Italiako lehenbiziko presidentea izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Napoliko Unibertsitatean. 1909an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu, eta politikaria erretiratu zen faxismoa iritsi zenean. 1946ko ekainaren 28an Batzar Konstituziogileak behin-behineko estatuburu hautatu zuen. 1948ko urtarrilaren 1ean Italiako Errepublikako lehenbiziko presidentea izan zen baina ez zuen aurkeztu nahi izan maiatzeko hauteskunde presidentzialera. Ondoren, Senatuko eta Konstituzio Auzitegiko presidente hautatu zuten.