Gattaca
Gattaca 1997ko Andrew Niccol zeelanda berriar zinema zuzendari eta ekoizlearen zientzia-fikziozko filma bat da. Ethan Hawke, Uma Thurman eta Jude Law aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua ADNaren lau base nukleikoak diren guanina, adenina, timina eta zitosinaren ingelesezko lehen hizkien elkarketan oinarritua dago.
1997ko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globoaren izendapenak jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etorkizunean haur gehienak in vitro ernalketa eta hautaketa genetiko bidez jaio ohi dira. Vincent (Ethan Hawke) modu naturalean jaiotako azken haurretako bat denez, bihotz arazo batekin jaio eta medikuek hogeitamar urte inguruko bizi itxaropena emango diote. Helbarritutzat jotzen dutenez, lanik desatseginak egitera derrigortua dago. Aldiz, bere anai Antonek (Loren Dean) ondorengotza genetiko bikaina jaso duenez aukerez beteriko bizimodua darama. Ume-umetatik, Vincentek espaziora bidaiatzea amets egiten du, baina inoiz hautatua ez dela izango badaki. Urte dexentez mota guztietako lanak burutuko ditu, harik eta egun batez gizon batek elitearen kide izateko gakoa ematen dion arte: istripu baten ondorioz mugitu ezinik gelditu den Jerome (Jude Law) kirolaria ordekatzea. Modu honetan, Vincent gaztea Gattaca korporazioa izeneko industria airespazialean sartuko da, Titan misioa burutzeko hautatua izan dadin. Hasiera batean Jeromen laguntzaz dena ongi joango da, baina norbaitek proiektuaren zuzendaria erailtzean (Gore Vidal) eta ikerketa aurrera doan einean Vincenten egitasmoa kolokan jarriko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ethan Hawke: Vincent Anton Freeman
- Mason Gamble: Vincent mutikoa
- Chad Christ: Vincent nerabea
- Uma Thurman: Irene Cassini
- Jude Law: Jerome Eugene Morrow
- Loren Dean: Anton Freeman
- Vincent Nielson: Anton mutikoa
- William Lee Scott: Anton nerabea
- Gore Vidal: Josef zuzendaria
- Xander Berkeley: Lamar doktorea
- Jayne Brook: Marie Freeman
- Elias Koteas: Antonio Freeman
- Maya Rudolph as Delivery nurse
- Blair Underwood: genetista
- Ernest Borgnine: Caesar
- Tony Shalhoub: German
- Alan Arkin: Hugo detektibea
- Dean Norris: polizia
- Ken Marino: sekuentzia teknikaria
- Cynthia Martells: Cavendish
- Gabrielle Reece as Gattaca Trainer
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gattaca filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 1997ko filmak
- Uma Thurmanek antzeztutako filmak
- Ethan Hawkek antzeztutako filmak
- Jude Lawek antzeztutako filmak
- Alan Arkinek antzeztutako filmak
- Gore Vidalek antzeztutako filmak
- Ernest Borgninek antzeztutako filmak
- Tony Shalhoubek antzeztutako filmak
- Blair Underwoodek antzeztutako filmak
- Xander Berkeleyk antzeztutako filmak
- Elias Koteasek antzeztutako filmak
- Jayne Brookek antzeztutako filmak
- Mason Gamblek antzeztutako filmak
- William Lee Scottek antzeztutako filmak
- Elizabeth Dennehyk antzeztutako filmak
- Loren Deanek antzeztutako filmak
- Maya Rudolphek antzeztutako filmak
- Danny DeVitok ekoitzitako filmak
- Stacey Sherrek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Andrew Niccolek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Distopia filmak
- Etorkizunean girotutako filmak
- Paraplegiko eta tetraplegikoei buruzko filmak
- Kultuzko filmak