Edukira joan

Benson Kipruto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benson Kipruto

(2021)
Bizitza
JaiotzaNandi County (en) Itzuli1991ko martxoaren 17a (33 urte)
Herrialdea Kenya
Jarduerak
Jarduerakatleta eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14758213 Edit the value on Wikidata

Benson Kipruto (Tolilet, Nandi konderria, 1991ko martxoaren 17a) keniar iraupen luzeko lasterkari bat da. World Marathon Majors multzoko maratoietan hiru garaipen eskuratu ditu eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Gaztetatik distantzia luzeko lasterketatan hasi zen korritzen. Lehenengo emaitza aipagarria 2016an izan zuen, Atenasko maratoian bigarren egin zuen. 2018an Torontoko maratoia irabazi zuen. 2019an World Major maratoi batean hartu zuen parte lehenengoz, Bostonen, eta 10. amaitu zuen.

2021ean Pragako maratoia irabazi zuen eta lehenengo aldiz maratoi handi bat ere bai, Bostongoa[1]. 2022an Chicagoko maratoia irabazi zuen[2] eta 2024an Tokiokoa, hango errekorra ezarriz gainera, 2:02:16.[3]

2024ko Olinpiar Jokoetan, Parisen, brontzezko domina eskuratu zuen.[4]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina Maratoia
World Major maratoiak
Urtea Maratoia Postua Denbora
2021 Ameriketako Estatu Batuak Bostongo maratoia 1. postua, urrezko domina 2:10:16
2022 Ameriketako Estatu Batuak Bostongo maratoia 3. postua, brontzezko domina 2:07:27
Ameriketako Estatu Batuak Chicagoko maratoia 1. postua, urrezko domina 2:04:24
2023 Ameriketako Estatu Batuak Bostongo maratoia 3. postua, brontzezko domina 2:06:06
Ameriketako Estatu Batuak Chicagoko maratoia 2. lekua, zilarrezko domina 2:04:02
2024 Japonia Tokioko maratoia 1. postua, urrezko domina 2:02:16
  • Maratoi erdia: 1:00:06 (Praga, 2020)
  • Maratoia: 2:02:16 (Tokio, 2024)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Benson Kipruto Of Kenya Wins Boston Marathon Men's Race - CBS Boston» www.cbsnews.com 2021-10-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  2. (Ingelesez) «With a Great Late Surge, Benson Kipruto Wins the 2022 Chicago Marathon» Runner's World 2022-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  3. «Kipruto and Kebede run Japanese all-comers' records in Tokyo | REPORTS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  4. «Tamirat Tolak irabazi du urrea, eta marka olinpikoa ezarri du» Berria 2024-08-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]